DISKOAK - Gau Hotza


Alde A
Gau Hotza

Alde B
Aitortu nahi nuke


Musika eta hitzak: Joseba Gotzon
Bateria: Pako Díaz
Bajua: Markos Juaresti
Teklatuak: Aitor Amezaga
Kitarrak: Iņigo Muņiz






GAU HOTZA



Gaur berriz, beti bezala eguna bukatu da

eta izarrak distiratzen hasi dira

zeruko argitik zure aurpegia ikusten da

gau hotza iluntasunean zabaltzen ari da.

 

Gure kaleetako oihua isiltasuna da

Langabezian buruak ohe gainean

Ilargia gogo hotzez begiratzen dute

Egunaz ahazteko pena gehiegi soinean.

 

Batzuen eguna da beren buruen hondoa

Beste batzuek rockaren hariak gogoan

Nik ordea zure gorputz trinko trinkoa

atseginez daramat bihotzaren ondoan.

 

Sexo beroaren amets baten azpian

buru hotzak atseden hartzen ari

egun berriaren argia ondoren nabari

laster behar du gau hotzak berriz itzuli.

 

Eta zu eta ni, biok batera gozoki.

AITORTU NAHI NUKE



Kantu asko egina naiz

eta orain esan beharra dut

guzti guztiak daudela

maitasunean gordeak.

 

Ez dakit zuzenak izan diren

ez baitatik neu hala naizen

baina beti dantzatuko ditut

maitasunaren hariak.

 

Horiekin azalduko dut

gorputzak hausten dituen legea

Horiekin azalduko dut

bizia desegiten duen legea.

 

Gehienak ziur asko

itzalean galduko dira

baina zorigaitzak eramateko

izango dira.

 

Eta gaur, hau kantatzean

aitortu nahi nuke

nire abotsean gordea

maitasuna dabilela

egizkoa eta dohakoa.



 



igo




www.josebagotzon.com