|
TXIMELETEN PARE
Ilargipean,
itsasoaren ondoan
haren malko finei
bakardadea darie
ikusiz nola beirazko
euriak
haren ametsak daramatzan
jitoan.
Haren poroak agortasunaren
lurrin
zeruak onartzen nazioarteko
bake gisan
besteak baino gehiago
izaten saiatu zen
hegatzeko zorionaik
bilatu gabe.
Hegan, hegan tximeleten
pare;
hegan, hegan ez presa
ez bide.
Eutsiko dio bere ebanozko
makilan
linborazko hegada
nahian
bere atseden gogoa
ezkutatuz
harresi eta mitoen artean
|
IDATZ PLANETA GAINEAN
Izugarrizko planeta
izugarrizko zauriekin
ideiak izarretan lurruntzen
dituzten zoruak.
Gilotina haundi zorrotza
esferan jauzkari bera
oroitzapenezko sinbolo
kanpotarrek
haren soslaia osatzen
dutela.
Kabinaltasuna nabari
da
lur kiskalietan zehar
hormigoizko eta hondarrezko
oihanezko aeromodelismoan.
Zeren tronuei josten
bait dituzte
bihurkin gradatuzko
torlojoak
heuren oin astunetan.
Idaz historia arrosazkoak
hautsezko panfletoetan
betiko gosearen fasziskuluak
betikoak diren bezala
gezurrak
hilenak batez ere
ez hainbesteko bizienak
|
|
ISOLATURIK ODOL LURRUNEAN
Zolak usnaka baldosa
zahar hotzetan
lainoek murgiltzen
naute izarrenerritmoan
isolaturik izarrak
eta kokak
irakitzen dituen odol
lurrunean.
Begirada gurutzatuak
motel eta indarge
buru soilduen zorura
jaisten
eta ileak neguko ihintzaren
gisan
gizaki apalduari krabelinak
izozten
|
AMEN ARIMA
Beteriko maitasunak
direnean
eta laztana gau hondatuan
zintzilik dagoenean
hutsune batek haren
gorputzean
itotzen ditu bere
odol
ahituaren sentimenduak.
Itsasandere ederrak
isilpeko hondartzak
bakoitzak seme bana,
berea, arima.
Aulkian hotz eseria
isilik hiltzen bizirik
isileko mingostasunean
Horra ama, lehen minetan
bere arima samindua
murgiltzen
bakartate isurian.
Zeruetan igeri dira
aingeru galduen
gisan heuren umeen
arima ikusteaz beste
paturik gabe
|
|
BOTERE ZALANTZAKOAK
Karikatura txikiak zuloetan zeharka
elkarren larritasunez
heuren buruak
ispilu opakuetan ikustean.
Jakin bezate nola
duten izena,
adinaren buruerak,
gerla irabaziak pilatu
eta sorgin ipuinak
asmatu.
Bere inizialak ditu
torpedoak
proba itsuetan sinaturik
hainbeste errespeto
isuriz
denak zalantzaz beterik.
Egi-egia bada ere,
ez dago sentitzea
besterik
otoitz gerlariak
gogoetatzat harturik.
Hiltzen dira eta bilakatzen
alokairuzko hegazti
goiz batean habia bonbardatzen
eta bestean berria
egiten
|
ZURE AUSENTZIA
Oi, ene maite, zure izenik ez dut gogoan
arantzea zait zure
ausentzia
nire nahigabe haundiaren
arantzea
zutaz pentsatzen.
Zure itsas hondar
gozoan sartzen nintzen
nire tanta leunak
eta hotzak berotuz
zure hondarrezko aleetan
udaberriko eguzki
iheskorretik sortuetan.
Ohean bizi izaniko
uneak gogoratzen.
Neure itsaertzeko
hondarra zintudan
horregatik, zurekin
noake maitasuna biziz
ni berriz itsasoko
ura ninduzun
horregatik, ene maite,
hil beharra dut
|
BETE BETEAN
Gure herriko taberna
hoiek
ilunabarrean daude
eta izpiek gorputzeraino
musika sartzen digute.
Gure herriko taberna
hoiek
ilunabarrean daude
une batean gure ezpainek
gozamen zerbait badute.
Bete-betean
jarri borrokan.
Hegaz ibili espazioan
kolorezko hodeitan
eta ikusi bururatuak
irudiak buruetan.
Bete-betean
jarrai borrokan
|
EGUZKI INGURUAN
Bilatzen dut
eguzki argiaren inguruan
indar hori pakean
beti datorren bakoitzean
doala.
Maitasuna, benetan,
beti ezkutatuta zugan
Maitasuna, benetan,
inork daki zer den eta.
Gris tristea jantziz
urdin alaia aldatuz
prosa nire bihotzean
egarriari ura bezela
|
|
LOREAK BIDALI NIZKIZUN
Zalantzazko amets bildurgarrirantz noa
txapain hurrupadaz
mindurik gogoa
eta uhinetan zure
abots bero, gozo eta
bigunak
dakarzkit amodioaren
oroitzapenak.
Ameskaitz zital hau
nahi nuke urtu
loreetara, etxera,
erritmoetara bihurtu
itsasoan eztuaren
lurrinean nire izana ebatzi
Nerbioi sentituaren
kea irentsi.
Agian, itzulera honetan
zure azala zuria izango
agian, zure poroak
erdi itxirik egongo
baina aitor dut horrelakorik
ezer ezbalitz ere
urtuak izango direla
bi amets aurkako.
Loreak bidali nizkizun
esanez maite zaitudala
eta zure abotsa nire
gogoan bizi dela |
|