|
ZURI, GORRI TA BERDE
Gorria gure adorearena
Berdea berriz esperantzararena
Euskal selekzioak
ez ote dira?
Gure ispilu, gure
izaera.
Zuri, gorri ta berde
gure koloreak
Defenda ditzagun mundu
guztian
Zuri, gorri ta berde
gure koloreak
Daramatzagu bihotz-bihotzean.
Zuria kiroltasun eredua
Jakitun izan dadila
mundua
Taldeen oinarri, babes
bezela
Bizi nahi duen herri
bat dela.
Zuri, gorri ta berde
gure koloreak
Defenda ditzagun mundu
guztian
Zuri, gorri ta berde
gure koloreak
Daramatzagu bihotz-bihotzean.
Hainbeste urte ez
ditu alferrik
Gaur egunean ez diogu
zorrik
Ez Espainiari ez Frantziari
Hau baino ez da gure
ordezkari.
Zuri, gorri ta berde
gure koloreak
Defenda ditzagun mundu
guztian
Zuri, gorri ta berde
gure koloreak
Daramatzagu bihotz-bihotzea
|
ZERGATIK IZANA ITO?
Mila
beatzireun ta hamabostez
Maiatzaren hamabiko
Egun hartantxe selekzio
bat
Martxan jarri zen
betiko
Bizkaia edo Norte
izenez
Zergatik izana ito?
Han osatu zen selekzioa
Euskalduna zen ta
kito.
Catalunyarren aurka
lortu zen
Lehenbiziko garaipena
Madrilen aurka berdinketara
Iritsi ziren hurrena
Kapitaleko kazetarien
Haserraldi nabarmena…
Ez zen hain txarra,
txarra izanda
Irabazten zekiena.
Ez omen zuten teknikarikan
Ez omen zuten indarrik
Madrilen ez zen falta
inondik
Gandor gabeko oilarrik
Euskaldun haiek garaile
ziren
Parte hartuta bakarrik
Ta garaileak ez du
izaten
Garaipenaren beharri
|